Lmentala 47. zk. / nº 47 - 2016ko azaroa / noviembre 2016
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

SAREA GARA

Word eredu berriak BOMSeko zentroen izenekin

BOMSeko Komunikazioko Unitateak txantiloi batzuk prestatu ditu Word formatuan, BOMSeko zentro bakoitzaren izenarekin.

Eredu bakoitzak jasotzen ditu zentroaren izena, datuak eta logotipo ofizialak; zuzendaritzak adierazi bezala eta identitate korporatiboaren jarraibideen arabera.

Ekimenaren helburua hau da: identitate korporatibo bateratua lortzea, eta pixkanaka uztea paperezko inprimakiak erosteari; “erosketa iraunkorreko” politikarekin bat etorrita. Ereduak BOMSeko intraneten daude eskuragarri, atal honetan:

Comunicación > Identidad Corporativa > Plantillas Word de los Centros. Link: https://rsmb.osakidetza.eus/es/Comunicacion/ident/word/Paginas/default.aspx

Zalantzarik izanez gero, kontsulta dezakezue, posta elektronikoz, helbide honetan:
BOMS.KOMUNIKAZIOA@osakidetza.eus

Mila esker guztioi zuen laguntzagatik

BOMSeko Komunikazioko Unitatea

Erlazionaturiko Loturak

  1. Zentro guztietako Word txantiloiak

Osasun mentaleko erizaintzaren eta lehengo mailako arretaren arteko topaketa Barrualdeko Eskualdean

Joan den irailaren 29an lehengo topaketa bat egin zen Galdakaoko OMZn lehengo mailako arretako profesionalekin. Nahiz eta hasiera batean deialdia lehengo mailako atentzioko erizainei zuzenduta egon, fakultatiboak ere etorri ziren. Bertaratu ziren Galdakaoko Osasun Zentroko profesionalak, eta bideokonferentziaz konektatu genuen Arratiako eta Etxebarriko profesionalekin.

Helburu nagusia hau genuen: elkarrekin egotea eta besteon “aurpegiak ezagutzea”. Topaketan ikusi genuen arreta espezializatuaren eta lehenengo mailako arretaren arteko topaketak egitearen beharra, ezagutzera eman genituen BOMS-Barrualdeko Eskualdeko baliabide komunitarioak, hitz egin genuen artatzen ditugun pazienteen profilez; eta baita garatzen ari garen ekimenez eta egitarauez ere, bai banakakoez bai taldekakoez (TMG, TMC…), aurkeztu genituen OMZko erizain espezialista baten berariazko esku-hartzeak – atal hori azaldu zuen Galdakaoko OMZko erizain Conchi Alegrek-; eta topaketa bukatu genuen lankidetzaren beharra azpimarratuz.

Esan behar dugu laguntzaile bat izan genuela: Marian Meaza Barrualdeko Lehenakeko erizaina, zeinak bere esperientziaren berri eman zuen lehengo gertakari psikotikoen inguruan.

Oraingoz, konpromisoa hartu dugu lehen mailako arretako erizainei erlaxazio teknikak irakasteko, gerora praktikara eramateko Buruko Nahasmendu Larria duten paziente taldeekin, edo beraien zaintzaileekin. Nahasmendu larriek jota dauden pazienteei eta Lehenengo Gertakari Psikotikoko pazienteei dagokienez (etorkizunean horietako asko buruko nahasmendu larria izango dute), indar egin genuen garaiz egin behar den prebentzio/detekzioan eta behar dituzten zainketa jarraituetan.

Etorkizunari begira, asmoa zera da: geure burua ezagutzera ematea beste herri batzuetan (Gernika, Durango eta Basauri), eta gure lan esparruaz aritzea, koordinazioa hobetzeko osasun arloko lehengo mailarekin..


Sonia Herrera Anaya, Concepción Alegre Vega.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Aurkezpena: Arreta Integratua. Nazioarteko Lankidetza eredu baten beharra.

Heldu da eguna, goazen Gorbeiara!

Datorren azaroaren 5ean Gorbeiara joateko gonbitea egiten diegu BOMS/RSMBko langile eta lagunei, umeak barne.
Hau da egiten den mota honetako lehenengo txangoa. Gorbeiako gurutzeraino igoko gara; gurutzea 1482 metrora dago, Gorbeia da Euskal Herriko mendirik entzutetsuena.

Pagomakurretik abiatuko gara goizeko 10:00etan.

Interesa baduzu edo informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara boms.mendizaleak@osakidetza.eus.

Pagomakurrera Areatza herritik igotzen da, N-240 errepidetik, Bilbotik Gazteizera doana, Barazar mendatetik.

Ibilbidea pista erraz batetik abiatzen da, eta Arrabako landetara eramango gaitu. Gero arboladun bide eder bati jarraituko diogu, eta Mendi Federazioko aterpetxea eskuinean utziko dugu. Aldapeko igarobidetik pasatu, eta Egiriñaora helduko gara; bertan aterpetxe batzuk daude eta baita harizti bat ere, udazkenean zoragarri dagoena. Hortik aurrera gurutzerainoko bideari ekingo diogu.

Pagomakurretik gailurrera bi ordu inguruko ibilbidea dago.

Ezinbestekoa da eramatea neguko arropa, ura eta ogitarteko bat.

Parte hartzaileei oparitxo bana emango zaie.

J.M.
TXOKO-BOMS

Elkarrizketa Izaskun Erañari

Hil honetan aukera ematen dugu hurbiletik ezagutzeko Grezian dauden errefuxiatuen kanpalekuak. Gure lankide Izaskun Erañak borondatezko lana egin du, erizain gisa, horietako batean.

Bere esperientziaren bitartez ezagutuko dugu gu bezalakoak diren pertsona batzuen drama. Euren nahi bakarra: herrialdean (Siria) duten gerratetik ihes egin bizirauteko.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Izaskun Erañari
PERISKOPIOA

Arreta integratua Barrualdeko Eskualdean

Gure periskopioaren bisore zorrotzak begiztatu du Barrualde-Galdakao ESIko buletinean argitaratu den albiste bat. Artikuluak ematen du BOMSekin lankidetzan gauzatzen ari den proiektu baten berri: sareko gure lankide bat protagonista da beheko loturan ikusgai duzuen koloretako argazkian. Egitasmoa aurrera doa profesionalen parte-hartzeari esker; zeren haiek ari baitira ehuntzen, ahalegin handiz, laguntza-sare batzuk, gure pazienteen arreta hobetzeko asmoz.

M.L.

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

2016/17ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen orokorra- 1. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 MANUENE 3
2 A.D. GORANTZA 3
3 LEHENAK 3
4 BILBAO 3
5 ---- 0
6 ARGIA 0
7 BARAKA 0
8 DURANGO 0
9 ERAGINTZA 0
10 S.J.D. MONDRAGON 0
11 ERMUA 0
12 GASTEIZ 0
13 ZAMUDIO 0
14 AITA MENNI Mondragón 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza gutziak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriaren klasikoak (XXII): Henri Ey eta Organodinamismoa

Henri Ey, psikiatra frantziarra, XX. mendearen hastapenetan jaio zen. Korronte integratzaile bat gartatu zuen Psikiatrian, “Organodinamismoa” deritzona. Saiakera bat izan zen ikuspegi biologizistak eta psikologistak batzeko.

Gaur egungo Psikiatriaren maisuetakotzat jotzen da, eta baita joan den mendeko psikiatra frantsesen onenetarikoa ere. Idazlan ugari egindakoa da, Psikiatriako eskergenetarikoa. Baliteke ugariena ere izatea, ezen 50 urtean 300 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu baitzuen.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Psikiatriaren klasikoak (XXII): Henri Ey eta Organodinamismoa

Batzar Nagusiak eta Bizkaiko Jaurerriko Foru Aldundia (I). 1981eko memoria

Aldundiak 1981ean memoria-sail bat argitaratu zuen osasun mentaleko arloan menpean zituen asistentzia egiturei buruz. Eta segida emateko, oraingo honetan gure lankide Enrique Aragüesek Zamudioko Ospitalerako egindakoaren txanda da.

O.M.


Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Zamudioko Ospitaleko Memoria Medikoa, 1981

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

Soreragiten

Hil honen erronkan ez dugu gure burmuina hoztu nahi; horregatik, entrenatzen jarraituko dugu gure albo-pentsamenduko ohiko jolasekin. Ez ahaztu soluzioa bidaltzea beheko loturaren bitartez. Animo!

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Concepción Alegre Vega, Laura Alonso Pérez (L.A.), Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Sonia Herrera Anaya, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Reda Rahmani.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <