Lmentala 27. zk. / nº 27 - 2015eko urtarrila/enero 2015
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus




URTE BERRI ON!
SAREA GARA

BOMSek bat egiten du kudeaketa bikainarekin

Abenduaren 15ean BOMSek lortu zuen “Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma/Kudeaketa Aurreratua” izeneko diploma, Euskalitek urtero egiten duen ekitaldian. Saioan 1999. urtetik hona Eusko Jaurlaritzaren Zilarrezko Q eta Urrezko Q ematen dira.

BOMSa osatzen duten lau erakunde ohiek sari berdinak jaso zituzten duela urte batzuk. Egindako antolakuntza-aldaketek eta gure helburuak zabaltzeak kokatu gaituzte irteera lekuan bikaintasunerako bidean, hori bai, lezio asko ikasi eta gero.

Diplomak adierazten du kudeaketa bikainari heltzeko hartu dugun konpromisoa, aldian behin auto-ebaluaketak eginez, gauzak zelan ari garen egiten ezagutzeko eta hobetzen saiatzeko; horrela gauzatzeko sarearen estrategia.

Sarea sortu zenetik, kudeaketaren eta erakundearen emaitza-nagusien arloan, bi auto-ebaluaketa egin dira eta baita bi kanpo-kontraste ere. Halatan, Sareaz kanpoko bi pertsonek, Euskalit-eko profesionalekin batera, zuzendaritzaren balorazioak egiaztatu eta euren ikuspuntua eta gomendioak eskaini dituzte, kudeaketan hobetzeko asmoarekin.

J.M eta M.L.

Argazki bilduma

“Eskuekin bakarrik”en irudiak

Urriko alean, Osasun Mentalaren Munduko Egunaren harira, iragarri genuen BOMSaren eta Bizkaiko Medikuen Elkargoaren arteko lankidetza-proiektua, gure eguneko ospitale batzuetako pazienteei prestakuntza emateko Bihotz-Biriketako Bizkortzearen inguruko oinarrizko teknikei buruz.

Kanpaina baten jarraipena izan da proiektu hau; eta “Eskuekin bakarrik” lelopean, Bizkaiko ikasleei eta irakasleei prestakuntza eman nahi zitzaien, mota honetako larrialdi bat suertatuz gero, esku hartu ahal izateko. Kanpaina futbol talde batzuetara ere hedatu zen, Athletic barne. Eta, tokiko bitxikeria moduan, esan behar da hark iradoki zuela zuri-gorrien himnoa bera erabiltzea masajearen erritmoa eramateko.

Esperientzia arrakastatsua izan da, bai parte hartzaileek lortutako etekinagatik, bai Medikuen Elkargoak hartu duen ezusteagatik, ikusita Buruko Nahaste Larria duten pertsonak ere prebentzio jardueren barruan sartu ahal izan dituela.

Irudi batzuk erantsi ditugu, Basauriko, Durangoko eta Ermuko eguneko ospitaleetan hartutakoak; eta zain geratu gara Bermeoko EOa Gernikara lekualdatu arte, zikloari amaiera emateko.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Medikuen Elkargoaren prentsa-oharra esperientziari buruz

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bizkaiko Medikuen Elkargoaren “Eskuekin Bakarrik” kanpaina

Argazki bilduma

Goi-mailako psikoterapia Basauriko espetxean

Orain dela bi urte lankidetza interesgarria hasi zen URBI 2 OMZaren (Basauriko Espetxe barruan) eta Basurtuko Ospitalearen artean, programa zabalago baten barruan; horretan Basurtuko Ospitalea (Bilbo) elkarlanean ari da Cornell-eko Unibertsitateko (New York, AEB) Nortasunaren Nahasmenduaren Institutuarekin, Otto Kernberg irakasleak zuzentzen duena.

Transferentzian ardazturiko psikoterapia lantzen da, eta jatorri psikoanalitikoa du, astean bi aldiz egiten da eta New Yorkeko irakasleek gainbegiraturik dago. Ikuskapena bi eratara egiten da: audio grabazioaren bidez, saio batzuetan; eta Skypen bitartez, astero.

Elida Grande psikiatrak (Osakidetzako Mendekotasun Programaren koordinatzailea Basauriko espetxean), aukera eman zien bere paziente batzuei, Nortasunaren Nahaste Larriak jotakoei, tratamendua hasteko kartzelan zeuden bitartean; gerora, behin askatasuna lortuta, jarraitu ahal izateko; eta horrela ari dira egiten, hain zuzen ere. Pazienteak gutxi dira eta prozesuan daude murgilduta; beraz, emaitzak hilabete batzuen bueltan ikusiko ditugu.

Galdakaoko Haurrentzako eta Gazteentzako Osasun Mentaleko Zentroaren XXX. urteurrena

Joan den abenduaren 5ean, Galdakaoko musika eskolan jardunaldi bat egin zen, Barrualdeko Eskualdeko zerbitzua sortu zenetik 30 urte bete direla ospatzeko

Vital Arce (Psicólogo klinikoa Galdakaoko haurrentzako eta umeentzako OMZn )

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Testu osoa

Argazki bilduma

PROIEKTU SOLIDARIOA INDIAN

Baduzu dagoeneko 2015erako egutegirik? Lagun iezaguzu etorkizun duina eraikitzen Indiako umeentzat

Francisco Javier Gorostiza, barne medikuntzako medikua Zamudioko Ospitalean eta Diper Fundazioko boluntarioa, egitarau garrantzitsu baten arduraduna da, Indiako baliabide urriko ume batzuk hezteko, etorkizun duina izan dezaten. Prestakuntza arloko beharrez gain, saiatzen ari dira umeen beste behar batzuk ere asetzen, janaria, arropa edo lo egiteko leku bat emanez, euren sendiei gasturik ekarri gabe. Proiektu hau finantzatzeko gure laguntza eskatzen dute, 2015eko egutegiak erosiz bost euroren truke. Badituzte kamisetak ere; gorriak, berdeak, beltzak eta zuriak; neurri honetakoak: S, M, L, XL eta XXL. Otsaileko alean informazio zehatzago emango dugu proiektuari buruz.

Eskabidea zuzenean egin ahal diozu Gorostiza Doktoreari:

FRANCISCOJAVIER.GOROSTIZAMANZANEDO@osakidetza.net edo Sareko Erantzukizun Sozialaren Batzordearen helbide elektronikoan:

BOMS.RESPONSABILIDADSOCIAL@OSAKIDETZA.NET

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. DIPER Fundazioaren web-orrialdea
EX CATHEDRA

BOMSaren Lehenengo Prestakuntza Jardunaldia

Urriaren 29an Deustuko Unibertsitatean BOMSaren I. prestakuntza jardunaldia egin zen. Ia 200 profesional bertaratu ziren. Jardunaldi honek sarearen profesional guztientzako topalekua izan nahi du, eztabaida-leku bat, profesional guztiok gure talentuak parteka dezagun sarearen baitan eta guztion artean. Helburu horrekin bi mahaitan hartu zuten parte, txostengile gisa, BOMSeko osasun arloko eta osasun arlotik kanpoko profesionalek.

Lehengo mahian berrikuntza eta sistemetako profesionalak, lan-osasunekoak eta gizarte-lanekoak, denon intereseko zeharkako gaien inguruan mintzatu ziren: sormena, informazio-sistemak, lan-istripuen protokoloa eta gizarte-lanaren gaur eguneko testuingurua. Leihoa zabaldu zuten lantzen ari diren aukera eta errealitate berrietara: horietan, uneren batean, geuk ere har dezakegu parte, edo murgilduta egon gaitezke, gure soslai profesionala edozein dela ere.

Bigarren mahaian, atentzio komunitarioko eta ospitaleetako arretako osasun arloko profesionalek gurekin partekatu zuten euren lan esperientzia, BOMSetik bultzatzen ari diren egitarauak eta metodologiak garatzerako eta ezartzerako orduan: mendekotasunekin eta sendiekin erabilitako terapia sistemikoa, sareko asistentzia-unitateetan egindako kudeaketa farmako-terapeutikoa eta OMZko erabiltzaile bati emandako Nanda Noc Nic Zainketa Plana. Horiei esker, bertatik bertara ezagutu genuen gure erabiltzaileei eta pazienteei ematen ari gatzaizkien arreta.

Lehengo jardunaldi honetako profesionalen parte hartze handiak, eta inkesten bidez emandako oniritziak (batez besteko gogobetetze maila 8koa izan da), adierazten digute jardunaldia gogo onez hartu dutela gure profesionalek.

Eskertu nahi dizuegu, berriro ere, bai bertaratutakooi bai txostengileoi, zuen parte hartzea eta egindako ahalegina sareko zentroetatik etortzeko.
Zuen zain gaude datorren urterako!

A.B. eta M.U.

María Urraza eta Ainhoa Bilbao

Argazki bilduma

BOMSa II. Topaketa Soziosanitarioan

“Conociéndonos, cooperando, cocreando, trabajando juntos” izenburupean, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak eta Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeak antolatu zuten abenduaren 5ean, ostiralarekin, II. Topaketa Soziosanitarioa. Horren bidez finkatu nahi izan da esparru soziosanitarioan lan egiten duten hainbat erakunderen arteko koordinazioa.

Gizarte eta osasun arloko 300 profesional baino gehiago elkartu ziren topaketan; eta horrek aukera eskaini zien ezagutzak eta zeharkako esperientziak partekatzeko, helburu hauekin: koordinazioa hobetu, komunikazioa erraztu eta etengabeko atentzio osoa lortu, betiere pertsonarengan zentraturik.

BOMSek ekitaldian parte hartu zuen Mariasun Garayk egindako azalpenaren bitartez, izenburu honekin: “Experiencia de atención a personas sin hogar y con dificultades de salud mental en la Comarca Bilbao”, eta baita Mónica Lopezen eskutik ere. Horrek jardunaldiak itxi zituen emaitzen aurkezpenarekin; horretan bildu zituen era originalean eta grafikoan ezagutzera emandako komunikazio guztiak.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Experiencia de atención a personas Sin Hogar y con dificultades de Salud Mental en la Comarca Bilbao, Mariasun Garayk egindakoa

Erlazionaturiko Loturak

  1. Osakidetzaren Intraneteko albistea

Argazki bilduma

“Zaintzak integratzen”. Euskadiko Erizaintzako laguntzaileen IV. Jardunaldiak

Abenduaren 12an Gurutzetako Ospitalean Euskadiko Erizaintzako laguntzaileen IV. Jardunaldiak egin dira “Integrando Cuidados” goiburuarekin.
David Barrena Luque izan da gure ordezkaria; gaur egun Erizaintzako Laguntzailea-monitorea da Areetako Eguneko Ospitalean, eta txosten hau aurkeztu zuen: “Trabajando la recuperación: La figura del monitor de salud mental en un equipo interdisciplinar”.

Txosten honetan David errekuperazioari buruz aritu zen, hori baita gure eguneko ospitaleetan lortu nahi den helburua; eta horrekin batera, zehatzago aipatu zituen erizaintzako laguntzaileek-monitoreek aurrera eramaten duten eguneroko lanaren gorabeherak, zentro hauetan artatzen dituzten pertsonekin, Buruko Nahaste Larriak jotakoak, hain zuzen ere.

Errekuperazio ereduaren gainean azpimarratu zuen sintomen eta minusbaliotasunen kronizitatea bateragarria dela bizitza-proiektu asegarri batekin; horren ildoan, lan egiten dugu autonomia hobetzeko, bizi-helburuak lortzeko, gizarteratzeko eta sozializatzeko.

Talde-lana goraipatzeaz gain, monitore-laguntzailearen irudia zehaztu zuen, erreferentea eta jarraitzeko eredua den heinean, autonomiaren sustatzaile (erabiltzaileari dagokionez), eta jardueren antolatzaile eta laguntzaile. Horiekin batera, dinamizatzen du, aztertzen du eta artekari lana egiten du gatazketan; hori guztia entzute aktiboa, autokritika eta errespetua erabiliz. Gainera, laguntasuna (terapeutikoa) ematen du.
Txostena amaiturik “Diagnóstico: trabajador@” izenburuko bideoa proiektatu zuten.

Hemendik gure lankidea zoriondu nahi dugu, kontuan hartuta, bere hitzaldian profesional hauen eginkizuna nabarmendu zuela eta, baita gainerako lantaldeena ere; eta guztioi eman nahi dizuegu adore, errekuperazio prozesuaren ildoan lan egiten jarraitzeko.

Izaskun Eraña

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Erizaintzako laguntzaileen IV. Jardunaldiei buruzko erreportaje fotografikoa
  2. Trabajando la recuperación: La figura del monitor de salud mental en un equipo interdisciplinar

Erlazionaturiko Loturak

  1. Diagnóstico: trabajador@. Bideoa

Informazio puntu bakarra BOMSaren prestakuntzarako

BOMSeko Prestakuntza Unitatetik informazio puntu bakarra sortu dugu, prestakuntzarekin zer ikusirik duen guztira heltzeko. Sar zaitez Intraneten bidez, Prestakuntzaren logotipo berria sakatuz.
Zer ikusi ahal duzun?

- Prestakuntza Taldea zein den jakin eta horiekin nola jarri harremanetan.
- Prestakuntza plataforman sartu ikastaroak eskatzeko .
- Prestakuntzako albisteak kontsultatu ( horiek atoan jasotzeko alerta bat ere sor dezakezu).
- Ezagutza-biltegia: Osagunera sar zaitez link-aren bidez eta ikusi ahal izango dituzu gure profesional guztiek aurkeztutako prestakuntza-ikastaroen dokumentazioa, komunikazioak eta posterrak, izandako jardunaldietan eta biltzarretan.
- BOMSaren Prestakuntza Plana, prestakuntzaren urteko memoria, araudia eta biltzarretara eta jardunaldietara joateko eskabidearen eranskina.

Prestakuntza taldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu irakasle lanetan aritu zareten BOMSeko profesional guztioi. Gure prestakuntza ereduaren oinarria ezagutzaren kudeaketa da, eta horren ildoan jarraitu ahal izateko zuen laguntza ezinbestekoa dugu: mila esker zuen esperientzia erakundeko gainerako profesionalekin partekatzeagatik!

Prestakuntzarekin harremanetan jar zaitez edozein zalantza edo iradokizuna helarazteko: Formazioa-BOMS@osakidetza.net

A.B. eta L.A.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Prestakuntzarekin harremanetan jar zaitez edozein zalantza edo iradokizuna helarazteko:

Durangoko Maristak IKASTETXEko ikasleak praktiketan

Gure artean izan dira Durangoko Maristak IKASTETXEko ikasleak praktikak egiten Informatikan. Eskatu diegu zerbait kontatzeko, euren zentroari buruz, gure artean egin dituzten praktikei buruz eta euren etorkizunari buruz

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Durangoko Maristak IKASTETXEko ikasleak praktiketan

Erlazionaturiko Loturak

  1. Maristak Ikastetxea (Durango)

ZOTERO (II). – Hitzorduak nola sartu eta bibliografia nola sortu Zoterorekin

Zotero erreferentzia blbliografikoen kudeatzaile bat da. Dohainik deskargatzen da eta ahalbidetzen du informazio iturri ezberdinetan aurkitutako erreferentzia bibliografikoak gordetzea eta kudeatzea era eraginkorrean; besteak beste: Pubmed-ean, Google Scholar-ean eta aldizkari medikuetan ere bai. Gainera, bateragarria da Wordekin eta beste testu prozesadoreekin, eta automatikoki uzten digu bibliografia sortzen hainbat estilotan.

Lehengo tutorial txikian ikusi genuen Zotero nola instalatu eta erreferentziak nola berreskuratu edozein web lekutatik, gerora gure artxiboen kudeatzailean biltzeko.

Bigarren tutorial txiki honetan ikusiko dugu plugina nola instaltu Wordpress-en. Horrek ahalbidetuko digu hitzorduak sartzea (bildutako erreferentzietatik abiatuta) eta bibliografia sortzea.

María García-Puente. BOMSeko liburutegia.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. ZOTERO (II). – Hitzorduak nola sartu eta bibliografia nola sortu Zoterorekin
TXOKO-BOMS

Maira Unzalu Ocari agurra

“...aunque ya nada puede devolver
la hora del esplendor en la hierba,
de la gloria en las flores,
no hay que afligirse
porque la belleza siempre subsiste en el recuerdo.”

Mairaren betiko lagunak :

Ekarrizketa Emilio Blancori

Ardoaren mundua, egin ditugun aurreko bi elkarrizketetan ikusi dugun moduan, kultura bat da; kultura horretan gizakiak mahatsekin jainkoen nektarra, ardoa, sortu zuen

Hil honetako elkarrizketan kultura hori gurera, Bizkaira, dakargu. Emilio Blanco, Zaldibarko Ospitaleko lankidea dugu oraingoan, Txakolindegi bateko bazkidea.


E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ekarrizketa Emilio Blancori

Erlazionaturiko Loturak

  1. Mendraka Txakolina
  2. Bizkaiko Txakolina
PERISKOPIOA

Terapia Okupazionalaren Elkargoen Kontseilu Nagusia sortu dute

Espainiako Terapeuta Okupazionalen langile-taldea zorioneko dago, zeren eta joan den azaroaren 21ean BOEn 24/2014 Legea argitaratu zen, eta horren bidez Terapia Okupazionalaren Elkargoen Kontseilu Nagusia sortu zen.

Espainiako Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusia organo koordinatzailea eta ordezkaria da terapeuta okupazionalen elkargo profesionalentzat edo ofizialentzat, eta autonomia-kontseiluentzat, arlo nazionalean eta nazioartekoan, lege autonomikoek autonomia-elkargoentzat eta kontseiluentzat gordetzen dituzten eskumenak salbu utzita.

Eneko Gutiérrez

Terapeuta okupazionala. EOa Barrualdeko Eskualdea

Erlazionaturiko Loturak

  1. Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusiaren orria:
  2. 24/2014 legea, Terapia Okupazionalaren Elkargoen Kontseilu Nagusia eratzen duena:
LEHENENGO PERTSONAN

Lezaman entrenatzen…

Abenduaren 12an, Athleticeko jokalari nagusiak euskal derbya prestatzen ari ziren bitartean, Realaren aurka jokatzeko, areto-futboleko txapelketako atezainek eta entrenatzaileek entrenamendu berezia egin zuten Lezamako instalazioetan.


Eskertzekoa da Ernesto Valverderen barrualdeko instalazioak eskaini izana erosoago egon gintezen, nahiz eta berak entrenamendua ateak itxita aurreikusia zuen. Horren lekuko dira jokalari nagusiei ateratako argazkiak kanpoko zelaietan.

Athletic-eko atezain ohi Peio Aguirreoak zuzendurik, eta beroketa egin eta gero, atezainek euren postuaren oinarrizko teknikak ikasi zituzten, eta amaiera eman zioten denon “Aupa Athletic” oihuarekin, futbol-talde irudi eder batean jasota geratu dena.

Beste alde batetik, entrenatzaileak, Landerrek eta Davidek zuzendurik (Lezamako oinarrizko futboleko teknikariak) hitzaldi-saio batera joan ziren entrenamendu tekniketan sakontzeko.

Esperientzia xume baina trinko hau Athletic Fundazioarekin hitzartutako lankidetzaren ondorio da. Oraindik orain, Josean lekuek, zerbitzu medikuen buruak, eta Galder Reguerak, Fundazioko arduradunak, bisita egin zuten hurrenez hurren Barakaldoko Eguneko Ospitalera eta Bilboko Garamendiko Eguneko Ospitalera. Biek ala biek prestakuntza hitzaldiak eman zituzten zentro horietan, taldeko jokalariek lagunduta.

Erabiltzaileek eta entrenatzaileek 2015. urtean zehar egindako abegi ona kontuan hartuta, horrelako saioak prestatuko ditugu areto-futboleko txapelketako parte hartzaileentzat, bai BOMSekoentzat bai beste erakunde batzuetakoentzat (Argia, Avifes, Eragintza, San Juan de Dios eta Arabako Osasun Mentaleko Sarea).

Pertsonek eta pertsonentzat egindako egitasmoa da hau: errekuperaziorako bidean….

Laura Alonso eta Leire Fentanes

Argazki bilduma

2014/15eko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen Orokorra - 3. JARDUNALDIA

Taldea – Puntuak

1 BILBAO 9
2 GASTEIZ 6
3 BARAKA 6
4 MANUENE 6
5 SJD MONDRAGON 4
6 ZAMUDIO 4
7 AD GORANTZA 3
8 ERAGINTZA 3
9 URIBE KOSTA 0
10 DURANGO 0
11 ARGIA 0
12 ERMUA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Psikiatriaren Klasikoak (II). Benjamin Rush

Aurreko fitxarekin hasiera eman genion atal honi, espainiar psikiatriaren “aita” aipatuz. Oraingo honetan gure asmoa da AEBn bere parekoa izan litekeenarekin jarraitzea. Benjamin Rush da, Filadelfian sortua 1746an.

L. P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. 1. Fitxa: Benjamin Rush
ATSEDENALDIA

“El viaje juntos”. Paul eta Judy Karasik. Barcelona: Ediciones B, 2009

Paul eta Judy Karasik anaiek kontatzen digute sendi osoaren harremana (horiek biak, euren gurasoak, beste anaia Michael, eta gaixoa bera) anaia nagusi David-en autismoarekin. Bi eratara egiten dute, ezberdinak eta osagarriak: Paulek, artista plastikoak eta komikien egileak, berezko hizkera grafikoa baliatuz; eta Judyk narrazio literarioa erabiliz.

J.Me

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Iruzkin osoa

Zoroen eta zoro-zaintzaileen txisteak haurrei eta gazteei zuzendutako prentsan. (XI) Almanaque de locos, 1963, 2. zatia

1946. eta 1963. urteen artean Editorial Valenciana-k, herrialdeko enpresa editorial garrantzitsuenetako batek, urtean behin komiki bat argitaratu zuen, pertsonaia finkorik gabe, “Almanaque de Locos” izen generikoarekin. Umorezko aldizkari txikiak istorio laburrak eta txisteak biltzen zituen; horien bitartez zoroaren eta eromenaren gai bakarrak jorratzen zituen, garaian horien gainean zegoen irudian oinarrituta. Orain argitalpenak aukera ematen digu gogoeta egiteko buruko gaixotasunaren inguruan, herriaren ikuspuntutik eta baloreetatik, bazter utzita balore estetikoa eta umoristikoa, nahiz eta azken horiek ere zuek gozatzea espero dugun.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Almanaque de locos. Editorial Valenciana, 1963. 11-20 or.

“Soreragiten”

Hona hemen abenduko asmakizunaren erantzuna, eta horrekin batera, urteko lehen erronka; ausartuko zara?

J.M.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Erantzuna bidali

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Laura Alonso Pérez (L.A.), Garbiñe Apraiz Urigüen, Vital Arce Echevarría, Jon Barcena Moradillo, David Barrena Luque, Ainhoa Bilbao Maiza (A.B.), Emilio Blanco Trujillo, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda, José Luis Fidalgo Centeno (J.F.), Leire Fentanes Hernández, Mariasun Garay Aróstegui, María García-Puente Sánchez (M.G.), Maria Idoia Gardeazabal Garamendi, Enrique González Arza (E.G.), Élida Grande Argudo, Eneko Gutiérrez Gómez, Iñigo Igartua Atucha, Mónica López Ortiz (M.L.), Isabel Macías Romero (I.M.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Concepción Moreno Calvete, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Gaizka Portillo Benito, Rubén Torrado Nogales.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <