Lmentala 20. zk. / nº 20 - 2014ko maiatza/ mayo 2014
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Ardura berriak

Apirilean BOMSeko lankide bik ardura berriak hartu dituzte kudeaketan. Concha Peralta Rodrigo Zamudioko Ospitaleko arduradun mediko berria izango da, eta Fernando Gonzalez Serrano BOMSeko haur eta gazteen arloko arduradun berria izango da.

Concha Peralta Zaldibarko Ospitaleko atalburua izan da 2009tik, eta Fernando Gonzalez 2012tik Uribeko haur eta gazteentzako OMZko burua izan da.

Zorte ona opa diegu biei hasi duten lanbide-garai berrian. Zorionak eman nahi dizkiogu eta esan nahi diegu konfiantza dugula beren lanean eta profesionaltasunean.

María Urraza

Mezu seguru bat hilero. Maiatza: Jarrera egokiak pantailaren aurrean

I.M. & J.F.

Argazki bilduma

Praktika onak sarean partekaturik (5): Medikazioaren segurtasuna dosi anitzeko ontzietan

Botiketarako dosi anitzeko ontziak erabiltzea ohikoa da gure ospitaleetan (kolirioak, intsulinak, xarabeak, ahotik hartzeko soluzioak, pomadak eta abar.). Ezarritako baldintzetatik kanpo mantentzea edo, behin zabalduz gero, iraungitze datatik harago erabiltzea, baliteke komenigarria ez izatea; kasu horietan, kalitatea, segurtasuna eta produktuaren iraungitzea bera ere alda daitezkeelako, jatorriko ontzia zabalduz gero.

Gauzak horrela, eta botika mota hauek behar bezala erabiltzeko, BOMSeko farmazietatik pegatina deigarri batzuk egin dira. Horietan zehazten da baliotasun aldia eta nola mantendu behar den ontzia zabaldu denean. Pegatinak erabiltzeko prest daude eta eskuragarri jarri dituzte ospitaleetako unitateetan. Zabaltze data etiketan bertan apuntatu besterik ez da egin behar eta ondoren jarraibideak irakurri.

Anuntze Arana, Beatriz Corcostegui, Marta Prieto eta Ainhoa Valenciano.

Argazki bilduma

DBLO arraioa (10)!. Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (IV)

Laginen etiketatua dokumentazio kliniko moduan hartu behar dugu; izan ere etiketetan pazientea identifikatzen dituen DATU guztiak daude.

41/2002 LEGEAn, azaroaren 14koan, Pazientearen autonomia, eta informazio eta dokumentazio klinikoaren gaineko eskubide eta betebeharrak arautzen dituenean 17. artikuluan, dokumentazio klinikoa gordetzeari buruzkoan dio: "los profesionales sanitarios que desarrollen su actividad de manera individual son responsables de la gestión y de la custodia de la documentación asistencial que generen “...


A.F., J.L., E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. BOMSeko Segurtasuneko Dokumentuaren laburpen bat, Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzkoa, paper formatuan.
  2. Versión para imprimir

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideoa: DBLO arraioa (10)!. Erizaintzako kontsultako kasu klinikoa (IV)
EX CATHEDRA

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko V. Jardunaldiak: Sare-lanean aurrera eginez.

Urteroko hitzorduari men eginez, badatoz Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko V. Jardunaldiak. Euskalduna Jauregian egingo dira maiatzaren 22an eta 23an. Formatu mistoa izango dute, aurreko urteetakoen antzekoak; egingo dira tailerrak eta mahiak (txostengile adituekin); eta bukatzeko, hitzaldi bat. Edukia bereziki heterogeneoa izango da aurten, eta bere baitan hartuko ditu zenbait gai: bioetika, buruko gaixotasunek jotako presoen arreta; haur eta nerabe populazioen arreta, edo jokabide suizidaren arreta. Tailerretan (plaza mugatuak izango dituzte) honako gaiak jorratuko dira: lan arloko integrazioa, isilpekotasuna, istorio klinikoa eta sareko lana.

Jardunaldiak doakoak dira eta zabalik daude osasun mentaleko profesional interesdun guztiei. Laster egongo da eskuragarri behin betiko egitaraua; izena emateko epea maiatzaren lehengo hastean hasiko da.

Jose J. Uriarte

Tele-saio klinikoak Gernikatik

Joan den hilean gure lankide Luis Mari Larrazabalek aurkeztu zuen saio kliniko interesgarri bat, paziente alkoholiko baten artatzeari eta bilakaerari buruzkoa, Gernikako OMZn. Albistetzat hartuta, bat gehiago litzateke, sareko OMZek urteotan sortzen dituztenen artean; gehituko ez bagenu ( akatsak edo ez aipatzeak, bazter utzita) gure inguruko osasun mentaleko lehengo tele-saioa izan dela.

Parte hartzaileek lekuan bertan entzun zuten aurkezpena, baina urrunetik ere ikusi ahal izan zen lehen mailako arretako zentroetatik: Gernikan, Lekeition eta Bermeon, berariaz prestaturiko pantaila batzuen bitartez. Gainera, edozein interesdunek ikusi ahal zuen, zuzenean edo grabaturik, norberaren bulegotik; horretarako nahikoa zen “webcam” txiki bat edukitzea, eta mikrofono bat, galderak egin nahi izanez gero. Erantsitako irudietan antzeman daiteke neurologia saio bat, bulegoko ordenagailu pertsonal batetik ikusita.

Inondik ere, asmakizuna interesagarria eta oso baliagarria izango da saio klinikoak hobeto ustiatzeko eta hedatzeko; hori bai, oinarrizko baliabide tekniko batzuk eta gutxieneko ezagutza teknologikoa eduki behar dira . Gainera, lankide gehiagoren eskura egongo lirateke, batez ere lanean urrunago eta bakartiago daudenetara.

Hasteko, datorren hilerako Argiñe Mingok aurkezpen bat du programaturik, “antsietatea-depresioa” gariari buruz, eskualdeko Lehenengo Mailako Arretako langileei zuzenduta.

O.M.

Argazki bilduma

Lucia Alvare-ek, Zamudioko Ospitaleko Errehabilitazioko Unitatean erizainak, “XXXI Congreso Nacional de Enfermería de Salud Mental”-en ahozko komunikazioko lehen saria irabazi du

Apirilaren 9tik 11ra Toledon “XXXI Congreso Nacional de Enfermería de Salud Mental” izeneko kongresua egin zen.
Oraingo honetan, BOMSek parte hartu zuen komunikazio batzuekin eta horietako batek, “Taller de teatro dirigido a pacientes con trastorno mental grave en una unidad de rehabilitación” izenekoak, ahozko komunikazioko lehen saria irabazi du. Egilea Lucia Alvarez da, eta lan bikaina egin du, bai diseinuan, bai defentsan.

Luciak ikerketa lan bat proposatzen du bere proiektuan, hain zuzen ere, errehabilitazioko unitate batean gaixotasun mental larria duten pertsonei zuzendutako antzerki tailer bat antolatzea. Helburua da tailerraren eraginkortasuna neurtzea, ea interbentzio honek bizi-kalitatea eta gizarte-funtzionamendu globala hobetzen dizkien pertsona hauei.

ZORIONAK LUCIA!!

Ana Rodríguez Iturrizar

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Antzerki tailerra
  2. Batzarraren egitaraua

Argazki bilduma

Komunikazioa Congreso de la Sociedad Española de Psicooncologíari

Oraindik orain Malagan egin da VI Congreso de la Sociedad Española de Psicooncologia, honako lelopean: En búsqueda del sentido”. Komunikazioen artean aukera egon zen poster hau ikasteko: “Alteraciones psíquicas y desorganización orgánica. Reflexiones desde la Psicosomática”. Bi psikologoren elkarlanaren emaitza da komunikazioa: Manuel Hernández (Basurtuko Ospitalekoa) eta Juan Luis Borda (BOMSekoa).

Aipamen osoa honako hau da: Hernández, M y Borda, J.L. (2014). Alteraciones psíquicas y desorganización orgánica. Reflexiones desde la Psicosomática. Comunicación 83 en el VI Congreso de la Sociedad Española de Psicooncología “En búsqueda del sentido” (Málaga 27-29 abril 2014). Psicooncología. Vol 11, suplemento 1:89. DOI: 10.5209/rev_PSIC.2013.v11.n1.44197. Eta edukiaz interesik izanez gero, kontsulta daiteke erantsitako lotura eta baita gainerako txostenak ere.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Ahozko komunikazioen laburpenak. SEPO 2014.eko biltzarra
  2. Alteraciones psíquicas y desorganización orgánica. Reflexiones desde la Psicosomática

BOMSek Federación Española de Asociaciones de Rehabilitación Psicosocialaren Zuzendaritza Batzordea eta bilera hartu ditu

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen egoitzaren lokalak baliatu ziren, joan den martxoaren 21ean eta 22an Federación Española de Asociaciones de Rehabilitación Psicosocialaren bilera egiteko. Horretan zuzendaritza batzordea berriztatu zen. Idazkari eta zuzendari karguak J. Uriartek eta Mariasun Garaik bete dituzte 2008tik. Zuzendaritza batzordearen buru berria Jaime Fernandez da, Asociación Canaria de Rehabilitación Psicosocialekoa.

FEARPetik esker ona luzatu diote BOMSeri abegi onarengatik eta eman dizkien erraztasunengatik, ekitaldi hau gauzatu ahal izateko. Horretara bertaratu dira errehabilitazio psikosozialeko elkarteko ordezkariak zenbait erkidegotatik: Katalunia, Madril, Kanariak, Gaztela Leon, Asturias, Kantabria, Valentzia, Aragoi eta Euskadi bera.

J.J. Uriarte

Informazio zabalagoa FEARPen orrialdean

Erlazionaturiko Loturak

  1. FEARPen orrialdea

Alejandriatik: 3. Kontsulta libreko katalogoa BOMSeko liburtegian

BOMSeko liburutegiak katalogo bat du eta edonork kontsulta dezake edozein ordenagailutatik Interneteko konexioa izanez gero. Helbidea da http://bi-bhpz.c17.es Gainera, erabiltzaileek, eurentzako berariaz egindako modulu batetik, artikuluak bilatu eta eska ditzakete testu osoak irakurtzeko. Gida honetan azaltzen dizuegu modulu hau nola erabili, ahal denik eta etekinik handiena ateratzeko.

M.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. BOMSeko liburutegiko katalogoa eta erabiltzaileentzako modulua

Argazki bilduma

TXOKO-BOMS

Elkarrizketa Begoña Ormaetxeai

Poetak zioen moduan “nuestras vidas son los ríos que van a dar en la mar, que es el morir”, eta arrazoia zuen. Bizitza bide bat da, luzea edo laburra izan daitekeena; zailtasunez eta pozez beterikoa; batzuetan bakardadean ibili behar dugu bide horretan; beste batzuetan ,ordea, zortea dugu eta norbait izaten dugu bidea arinagoa izan dadin. Beste poetak batek esan zuen “más no hagas con prisa tu camino; / mejor que dure muchos años, / y que llegues, ya viejo, a la pequeña isla, /rico de cuanto habías ganado en el camino”.

Hil honetako elkarrizketak gure lankide Begoña Ormaetxearen bizitzaren zati gogor bat jakiteko zortea izango dugu. Begoñak bere bihotza zabalduko digu bere bizitzako zati bat gogoratzeko, non intentsitatea, adiskidetasuna, lankidetza eta itxaropenaz gain, zalantza, beldurra, eta izua ere bizi izan baitzituen.

Hala ere, Begoñak bere oroitzapenei baikor egiten die aurre, jakinda izuaren ostean beti dagoela itxaropena; horretarako, ordea, lan handia egin behar da, konpromiso behar da, eta batez ere, gizatasuna. Ez da inoiz ahaztu behar:
“Caminante, no hay camino, / se hace camino al andar”.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Begoña Ormaetxeai

Argazki bilduma

¿RePatamos?

Gomazko ahatetxoen I. estropadan egundoko arrakasta lortu eta gero, abian da dagoeneko II. “estropatada”, gauza berri askorekin !!!

2013ko urriaren 13an egindako “Bilbokeria” ausart hark, guztion aurreikuspenak hautsi zituen: antolatzaileenak, sustatzaileenak, parte hartzaileenak,… eta horregatik sari batzuk jaso ditu, hala nola: “Bihotza Sariak”, “Lo más dulce de 2013”, “Txirenada de 2013” eta hainbat aitortza ere, bai alderdi politikotik zein pribatutik. Halatan, marka gainditzea oso zail dago, eta antolakuntza batzordeak eginahalak egin ditu kontu berriak ekartzeko, ekitaldi berezi hau berriro erakargarri egite aldera. Unerik onenak gogora ekarri ahal dituzu Lmentalaren 2013ko azaroko 14. alearekin.

J.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. testu osoa

Argazki bilduma

Zaldibarreko irudi zuriak

Maiatzak loreak iragarri ohi dizkigun arren, oraingo honetan balio digu, halaber, irudi eder batzuk erakusteko. Nahiz eta Lmentaleko neguko ale baterako pentsaturik egon, ziberespazioan noraezean geratu ziren galduta, patuaren apetak hala nahi izan zuelako.

Irudiak aspaldiko 2013ko otsailaren 23 batean hartu zituen Antonio de la Torrek (Zaldibarko Ospitaleko akutuen erizaina) eta gure lankide Estibaliz Amarok (bera ere erizaina da ospitale berean) bidali zizkigun. Aukera ona Estibalizena; izan ere “Zaldibarko Ospitalea, berriro ere, zuriz janzten da sasoi honetan, eta paisai eder honetaz gozatu egin dezakegu, bai pazienteok, bai langileok”.

Horrekin batera, irudiok baliatu nahi ditugu aitortzeko eta barkamena eskatzeko noizbait kolaborazioren bat bidali dizkiguten beste pertsona batzuei ere, beharbada ez baitute erantzun egokirik jaso.

O.M.

Argazki bilduma

PERISKOPIOA

Gutxiagotasunaren estatusa

Buruko gaixotasunarekin jarduten duten elkarteek ESTIGMA beti izan dute hizpide, eta dena esanda dagoela dirudienean, berriro ere FEDEAFESek ekartzen digu gogora gutariko bakoitzaren eginkizuna, dagokion esparruan: osasun arloko profesionalak, hedabideak, gizarte zerbitzuak eta abar eta abar. Horren harian txosten bat osatu dute, eta duela aste gutxi aurkeztu dute hiru herrialdeen elkarteek (AGIFES, ASAFES, AVIFES eta ASASAM, hau da, FEDEAFES).

Txostena gauzatzeko 13 lan tailer egin dute buruko gaixotasunak dituztenekin eta horien senideekin, eta baita mintegi bat ere. Horretan parte hartu dute eragile gako batzuek: Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, Arartekoa, eta abar. Helburua zen estigmari buruz gogoetatzea eta ekiteko proposamenak egitea, oinarrizko eremuetan aritzeko.

Osasun mentaleko profesionalok aprobetxa dezakegu gure buruari galdetzeko ea gure jarduera profesionalean estigmak ez ote dituen iluntzen eginahala eta lan egiteko gogoa buruko gaixotasunak jotako pazientea suspertzerakoan. Gauzak horrela, ongietorriak izan bitez txostena eta emango diogun hedapena, gure maila profesionaletik; kontuan hartuta lan-taldeetan oraindik badaudela “beldurra, ezjakintasuna, eta ondorioz, tratu desegokia”.

Prestakuntza ematerakoan, beraz, ez da inor baztertu behar, ez osasun mentalean ez lehen mailako arretan; hitzordua ematen duena edo espezialista bera berdin prestaturik egon behar dira deuseztatzeko sinesmenak, sineskeriak eta aurreiritziak. Beldurrez lan egiten badugu, ez dugu pazientea ongi artatuko.

Rosa Marín

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Gutxiagotasunaren estatusa
  2. Ikerketaren laburpena

Erlazionaturiko Loturak

  1. Gaur Egun: Buru gaixotasunaren inguruko estigma (2014/03/17
  2. Mezularia: Buru gaixotasunaren inguruko estigma (2014/03/17)

Hemerotekako sagua. 2014ko apirila

Atal honetan albiste batzuk jasotzen ditugu. Euskadiko hedabideetan argitaratu dira eta osasun mentalaren arloari lotuta daude.

Apirileko artikuluak honako hauek dira (edizioa itxi arte):

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Hemerotekako sagua. 2014ko apirila
LEHENENGO PERTSONAN

2013/14ko areto-futboleko zentroen arteko ligako sailkapena

Sailkapen Orokorra - 11. JARDUNALDIA

Taldea – Puntuak

1 BARAKA 27
2 VITORIA 24
3 MANUENE 22
4 DURANGO 19
5 BILBAO 16
6 MONDRAGON 15
7 ARGIA 9
8 ERAGINTZA 9
9 AVIFES 6
10 ZAMUDIO 4
11 ZALDER 1
12 URIBE COSTA 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza osoak eta eguneratuak
BAZEN BEHIN

Udaldiko orrialdeak: Zaldivarreko bainuetxea

Aspaldiko denbora loriatsuak ekartzen ditugu gogora, aurrekoetan bezala, Zaldibar topagunea zenean hezueriak jotako maila altuko gortesauentzat. Aurreko urteetatik bazegoen gogo bizia eraikinean herrialdeko emakumeentzako erakunde psikiatrikoa egiteko. Hona hemen beste deskribapen bat, bainuetxeko ontasunak eta ontasun turistikoak goraipatzeko. Kazetarien munduan betiko erreferentzia zen, askotan agertzen zen garaiko aldizkarietan udako lehen egunetan, seguraski urte sasoiko publierreportaje antzera: “balneario de Zaldivar, en Vizcaya, justamente considerado dentro y fuera de España, como uno de los mejores de nuestro país, tanto por lo completo y moderno de sus instalaciones hidroterápicas, como por el confort de sus dos hoteles anejos al Establecimiento principal".

Goza dezagun orain 1910ean, “traveller” sinadura iradokitzaileaz, kazetariak egiten zigun deskribapenarekin. Eta aldi berean, ikus dezagun iragarkia, alboko hoteletako batek postal batean ezartzen zuena, bere izena ezagutzera hobeto emateko.

O.M.

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

Prentsa surfean

Hil honetan hauexek izango dira, besteak beste, jorratuko ditugun gaiak: zergatik dakizkigun futboleko arbitroen bi abizenak; “whatsappitisa”; ume batek zigorra jaso duela ikastetxean etxerako lan gehiago eskatzeagatik; irakasle baten metodo bitxia ikasleak gelan adi egon daitezen; Australiaren parte hartzea Eurovision Festibalean; eta enaren desagerpena.

R.D.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Prentsa surfean

Erlazionaturiko Loturak

  1. Futboleko arbitroen bi abizenak
  2. "Whatsappitis"
  3. WhatsApp eta gaztelania
  4. Zigortuta etxerako lan gehiago eskatzeagatik
  5. Irakasle baten metodo bitxia
  6. Enaren desagerpena
  7. Kirola
  8. Alferkeriak argal dezake
  9. Sana, sanita...
  10. Australia Eurovisionen
  11. Eurovision gehiago

Futbolzale amorratuentzat solik!

Badator Brasileko Munduko Futbol Txapelketa, eta dagoeneko edozein argitalpen prestu osatzen ibili behar da berariazko ale bat; edo behintzat, gehigarri berezi bat.

Lmentala ez da horiek baino gutxiago eta LOPDko txokoan oso futbolzaleak garenez, Oscar osabak agindu digu guk geuk hura burutzea. Bere esanetan, Athleticeko hamaikakorik onena prestatzen (azkenik Getafearekin berdintzeko) besteko gogoa jarriko bagenu farmakologia ikasten, jadanik Harvardek fitxatuak izango ginena. Chi lo sa?

Kontua da bagabiltzala gida bat egiten ekaineko alean argitaratzeko, Brasileko Txapelketa behar bezala informaturik jarraitu ahal dezazuen.

Oraingoz, eta dastatzen hasteko, album ikaragarria aurkezten dizuegu “Leyendas del Futbol”, betiko zaleen gozamenerako eta irakurlerik berrienen ilustraziorako. Poster bat ere sartu dugu, Txoko LOPD F.C.eko hasierako taldarena, A Taldea bagina bezala. Gogoko dugu planak ongi ateratzea…Tira bada, gozatzera!

J.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Fubolzale amorratuentzat soilik

Zoroen eta zoro-zaintzaileen txisteak haurrei eta gazteei zuzendutako prentsan. (IV) Almanaque de locos, 1949, 1. zatia

1946. eta 1963. urteen artean Editorial Valenciana-k, herrialdeko enpresa editorial garrantzitsuenetako batek, urtean behin komiki bat argitaratu zuen, pertsonaia finkorik gabe, “Almanaque de Locos” izen generikoarekin. Umorezko aldizkari txikiak istorio laburrak eta txisteak biltzen zituen; horien bitartez zoroaren eta eromenaren gai bakarrak jorratzen zituen, garaian horien gainean zegoen irudian oinarrituta. Orain argitalpenak aukera ematen digu gogoeta egiteko buruko gaixotasunaren inguruan, herriaren ikuspuntutik eta baloreetatik, bazter utzita balore estetikoa eta umoristikoa, nahiz eta azken horiek ere zuek gozatzea espero dugun.
O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Almanaque de locos. Editorial Valenciana, 1949. pp: 1-10

GUASApeatzen...

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Estíbaliz Amaro Martín, Garbiñe Apraiz Urigüen, Anuntze Arana Osinaga, Ainhoa Bilbao Maiza, Beatriz Corcóstegi Santiago, Antonio de la Torre Villaba, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Rosi Domínguez Casado (R.D.), Ana Fernández Cagigas (A.F.), Jose Luis Fidalgo Centeno (J.F.), María García-Puente Sánchez (M.G.), Enrique González Arza (E.G.), Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Isabel Macías Romero (I.M.), Rosa Marín Yuguero, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Begoña Ormaetxea Andraka, Marta Prieto Peraita, Ana Rodríguez Iturrizar (A.R.), Jose J. Uriarte Uriarte, María Urraza Bernaola, Ainhoa Valenciano González.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <