Lmentala 80. zk. / nº 80 - 2019ko azaroa / Noviembre 2019
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
Buletina posta partikularrean jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara: lmentala@osakidetza.eus

PERISKOPIOA

EMAKUMEZKO erizainak, letra larriz

Argitaratu berri da, urriaren 1ean bertan, Diego Molina Ruizen “Enfermeras MUJERES con mayúscula” liburua. Orrialdeotan erizain batzuek egindako lanaren berri ematen digu; horietako 60 historikoak dira (1800-1950) eta 90, gaur egunekoak (1950tik aurrerakoak). Erizainak herrialde guztietakoak dira, eta erizaintzako espezialitate guztietakoak.

BOMSen zorioneko gaude, aipatutako gaur eguneko erizain horietako bat daukagulako Zamudikoko Ospitaleko Errehabilitazioko Unitatean: Elena Rodríguez Seoane.
Liburuan azaltzen da, alde batetik, egin duen lan ibilbidea, osasun mentaleko erizain gisa; eta bestetik, bere lanbide-esperientzia (36 urtetik gora, ospitale eremuan) eta irakaskuntzan izan duen esperientzia luzea eta aberatsa.

Bejondeizula, Elena!

Concha Peralta Rodrigo

Erlazionaturiko Loturak

  1. Referencia al libro en el blog “Enfermería avanza”.

Nolako eragina dauka dietak gure osasun mentalean? Eva Garnica Radio Caracolen

Gure periskopioak berriro erakutsi du puntako teknologiaz dagoela eginda, lortu baitu antzematea Atlantikoaren bi aldeetako seinaleak.

Oraingo honetan, Eva Garnica harrapatu dugu Kolonbiako Radio Caracolen hizketan. Erabiltzen duen aurkezpen-txartelean jasota dago munduko psikorock talderik ospetsuenaren partaide dela, “Beautiful Brains” hain zuzen ere; eta gainera, BAMEen tutorea da BOMSeko Irakaskuntza Multiprofesionaleko Unitatean.

Ez galdu gero solasaldi interesgarri honetako hizketagaiak: dietak buruko osasun mentalean duen eragina eta dieta mediterraneoaren onuruak.

Mónica López




Erlazionaturiko Loturak

  1. Entzun irratsaioa lotura honen bidez:
LEHENENGO PERTSONAN

“Elrincndecuchi.blogspot.com” bloga

Zabalkundea egiteko gunea da Elrincndecuchi.blogspot.com bloga. Haren bidez, egileak gauza berriak ikasteaz gain, mundua esploratzen du, eta gonbitea egiten die gainerakoei gauza bera egiteko. Orri horretan askotariko gauzak aurkituko dituzue: historia-artikuluak, historia-liburuei buruzko iruzkinak (batzuk atzerrian argitaratutakoak), pelikula historikoen edo zientzia-fikziozkoen fitxak, eta abar. Topatuko dituzue, halaber, historiari edo eleberri historikoen gaineko elkarrizketak eta historia jorratzen duten erreportaje asko.

Aipagarria da, orobat, nire lankide “Eastwood”en lana. Berak ekarpenak egiten ditu zinema independenteari buruz (hortik dator, hain zuzen ere, blogaren izena: “ la extraña pareja”).
Orrialdeak gauza berriak ikasten eta jendaurrera eramaten laguntzen dit. Horrela ez balitz izango, ez nituzke horrenbeste film ikusiko, ezta ikertuko ere.

Gozatzeko gonbidapena egiten dizuet.

José Félix Morales
Basauriko Eguneko Ospitalea

Erlazionaturiko Loturak

  1. Enlace al blog “La extraña pareja” http://elrincndecuchi.blogspot.com/

Areto-futbola: zentroen arteko liga (2019/20)

Sailkapen Orokorra - 1. JARDUNALDIA

Taldea- Puntuak

1 DURANGO 3
2 ARGIA 0
3 BARAKA 0
4 BILBAO LEHENAK 0
5 Descansa 0
6 ERAGINTZA 0
7 GASTEIZ-MONDRAGON 0
8 GORANTZA 0
9 LEONES URIBE 0
10 MANUENE 0
11 ZAMUDIO 0
12 ASASAM 0

Erlazionaturiko Loturak

  1. Emaitza guztiak eguneratuta
BAZEN BEHIN

Psikiatriako klasikoak (LV): Saint Louis taldeko Neo-Kraepeliniano estatubatuarrak

"St. Louiseko Taldea" izenarekin ezaguna egin zen Saint Louis hiriko Washington Unibertsitateko psikiatra talde txiki bat, Estatu Batuetako psikiatriaren arloan aritu zena 60ko hamarkadan. Ez zirudien, inondik inora ere, Robins, Guze, Winokur, Feighner, Muñoz eta Woodcruff seikoteak egindako lan enpirikoak lagunduko zuela DSM-III sortzen eta psikiatriaren aro berri bati hasiera ematen.

Alde batetik, sarrera honetan aurkeztuko dizkizuegu, gainetik bada ere, esandako sei pertsonaiak; eta bestetik, azalduko dugu nola prestatu zen Kraepelin pizkundea eta zelan joan ziren pixkanaka desagertzen Freuden teoriak Estatu Batuetako unibertsitate eta ospitaleetatik.

Reda Rahmani eta Luis Pacheco

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Clásicos de la Psiquiatría (LV): Los Neo-Kraepelinianos norteamericanos del grupo de Saint Louis
ATSEDENALDIA

Osasun Mentala eta Rock & Rolla (IV): Pink Floyd-en Brain Damage

“Brain Damage” Pink Floyd taldearen kanta ezagun bat da, eta “The Dark Side of the Moon” albun are mitikoagoan agertu zen, 1973. urte urrun hartan. Roger Waters-ek idatzi eta kantatu zuen abestian zoramenari buruzko aipamen batzuk egiten ditu (beheko loturaren bitartez, irakur daiteke Wikipedian egindako azterketa haren gainean; eta sentitzen dugu, baina ingelesez dago). Kontua da bertan gogoan izan zuela, 1965ean banda sortu zenean, izan zuten lehen liderra: Syd Barret. Psikosi bat garatu ondoren(seguru asko, eskizofrenia bat; zati batean, haluzinogenoak kontsumitzearen ondorioz), taldea utzi zuen 1968an. Saiatu zen bakarkako karrera bat egiten, baina urte pare baten buruan, amaren etxean itxi eta margotzen ibili zen, harik eta 2006an hil zen arte.

Hau da kantaren zati txiki bat:

"You lock the door
And throw away the key
And there's someone in my head but it's not me"

2Atea itxi zenuen
Eta urrun bota zenuen giltza
Eta norbait dago nire buruan, baina ez naiz ni"

Erlazionaturiko Loturak

  1. “Brain Damage” YouTuben
  2. “Brain Damage” Wikipedian

Argazki bilduma

GUASApeatzen...

Ale honetan parte hartu dute:

Garbiñe Apraiz Urigüen, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Izaskun Eraña Aranaga, Leire Erkoreka Anda, Enrique González Arza (E.G.), Eneko Gutiérrez Gómez, Sonia Herrera Anaya, Mónica López Ortiz (M.L.), Óscar Martínez Azumendi (O.M.), José Félix Morales, Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Concha Peralta Rodrigo, Reda Rahmani El Ouachekradi, Jose J. Uriarte Uriarte (J.U.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <