Lmentala 14. zk. / nº 14 - 2013ko azaroa / noviembre 2013
Aurrerantzean Lmentala erderaz jaso nahi baduzu, hemen sakatu
SAREA GARA

Gogoeta estrategikoa BOMSen

Urrian gogoeta estrategikoa hasi da Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean. Horren helburua da erronkak finkatzea, datozen urteei begira, gure erakundearen ekintza-ardatzak gidatzeko.

Egitasmo hori gauzatzeko bidea, parte hartze handia bultzatzean datza, hainbat iritzi partekatzeko, alderatzeko eta bateratzeko; eta horrela, ikuspegi zabalagoa izatea beharrei erantzuteko; bai artatzen ditugun pertsonei dagozkienak, bai BOMSeko profesionalei dagozkienak.

Gogoeta zenbait fasetan garatuko da eta pixkanaka-pixkanaka parte hartzaile gehiago hartuko ditu. Prozesua 2014ko otsailerako bukaturik egongo dela aurreikusten da.

M.L.

Zuen iritzia Lmentalari buruz

Irailean proposatu genizuen zuen iritzia ematea Lmentalari buruz galdeketa baten bitartez. Emaitzak baditugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten 75 pertsonei.

Zoragarria da %80 buletinarekin gogobeterik egotea eta %72k pentsatzea erabilgarria dela barneko komunikazioa hobetzeko. Gustukoen duzuen atala da SARE GARA, eta pixka bat gutxiago gustatzen zaizue PERISKOPIOA. Hilean behin argitaratzeari ongi deritzozue, baina berrien luzera aztertu beharko dugu, planteatu dituzuen beste kontu batzuekin batera.

Beheko estekan dituzue datuak eta egindako galderen erantzunak. Geratzen zaigun bakarra da gogoratzea buletina zabalik dagoela denon parte hartzeari, laguntza-zerbitzukoei eta gainerakoei. Ohiko laguntzaile bezala parte hartu ahal duzue edo zuen berriak eta proposamenak bidali LMENTALA@osakidetza.net- era. Halaber eskatu ahal duzue Lmentala beste posta kontu batera bidaltzea, etxean irakurtzea atseginago baduzue.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Inkesta

Ezkerraldeko talde psikoterapeutikoen programak urtebete egin du

Ezkerraldea eskualdeko programak urtebete egin du eta nahikoa arrakastatsua izan da. Dagoeneko 118 paziente igaro dira eta gaur egun 8 talde jardunean ari dira: depresioa, agorafobia, mendekotasunean berriz erortzea saihesteko prebentzioa, eta abar. Pixkanaka-pixkanaka talde horiek eskaintza terapeutiko interesgarria osatu dute osasun mentaleko zentroetan eta eskualdeko profesionalentzat.

Beheko artxiboan informazio gehiago dago programaren atxikitze indizeari buruz, pazienteen gaur eguneko egoera terapeutikoaz, eta abar

J.P.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Grupos psicoterapéuticos

Praktika zuzenak sarean partekaturik (3): Medikazioaren aldaketak eta akatsak botikak ematean

Ale honetan jorratuko dugu gure klasikoetako bat ospitaleetan, medikazioaren inguruko akatsei dagokiena. Izan ere, zenbatetan gertatu da, adibidez, okerreko medikazio kopuru bat eman izana? “Bai, noski; aldaketa egin da bisita egin eta gero, hartzeko ordutik oso gertu, eta medikazioa aldez aurretik prestaturik zegoenez…” Komunikazio arazo bat da? Antolakuntza arazo bat, agian? Eta aldaketa gertatzen bada medikamentuari ez dagokion esparruren batean, nola jakingo dut nik, bada? Nola ziurtatu ahal dut pazientea tratamendua zuzen ari dela hartzen eta oso-osorik?
Okerrak saihesteko ez dago formula magikorik, baina neurri eta baliabide batzuk gure eskura daude, zenbaitetan bada ere, okerrak saihesten laguntzeko.
Beheko esteketan badituzue, zehatzago azalduta, nola antzeman eOsabiden pazientearen tratamenduan gertaturiko aldaketak.
Erantsitako artxiboan irakurgai dago albiste osoa.

Inés Lumbreras (Zaldibarreko Ospitaleko erizaintzaren adjuntua), Marta Prieto (Zaldibarreko Ospitaleko farmazialaria) eta A.V.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Akatsak ekiditeko gomendioak tratamendu bat aldatzean.
  2. Tratamendu-aldaketak ikustea Osabide Globalen

Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Josune Retegiri eta Susana Medeli egindako elkarrizketa

Gure erakundean dagoen sakabanatze geografikoak ezagutzaren sakabanatzea ere ekar dezake, eta, horren ondorioz, esperientzia, kezka, irtenbide eta abar elkarri trukatzea moteldu eta zaildu egiten da. Beraz, tresnak izatea ezinbestekoa da modu sistematikoan eta ordenatuan elkarri eragiteko, eta dagoen ezagutza ez galtzeaz gain, ezagutza sortu eta partekatzeko.

Praktika-komunitatearen kontzeptua ezagutzak partekatzea baino gehiago da: gure esperientzia partekatzea interes erkide baten inguruan balioa sortzeko.

Praktika-komunitateek lankidetzarako plataforma bat dute beren lana birtualki partekatzeko. Komunitate horietako kideen arteko distantziari “aurre egiteko” aldizka bilera presentzialak ere egiten dira.

Donostiako Unibertsitate Ospitalean izan ginen. ” Berrikuntza eta Ezagutzaren kudeaketa “ unitateko Josune Retegik eta Susana Medelek ezagutzaren kudeaketa bideratzeko modu berri hau ezartzean izandako esperientzia kontatu ziguten.

J.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Josune Retegiri eta Susana Medeli egindako elkarrizketa

Erlazionaturiko Loturak

  1. Iktusari buruzko praktika-komunitatea
  2. Bizitzaren azken garaiko gaixotasunari buruzko praktika-komunitatea
  3. Bihotzeko errehabilitazioko praktika-komunitatea
  4. Pixa egiteko disfuntzio neurologikoari buruzko praktika-komunitatea

Posta elektronikoa modu eraginkorrean erabiltzeko gomendioak (8)

Sinadura mezu elektronikoetan

Mezuen jatorriari buruzko informazio moduan, jasotzaileak bidaltzailearen "e-mail" helbidea jasotzen duen arren, komeni da sinatzea. Sinadurek laburrak izan behar dute. Helburu nagusia pertsonei beste komunikabide batzuk eskaintzea da. Gure sinadurak datu hauek, gutxienez, izan beharko lituzke: helbide elektronikoa, posta-helbidea eta harremanetarako telefonoa.

J.M.

Arraioa, DPBLO! (4). Paziente batek edo senitartekoek historia klinikoa eskatzea, II

DPBLO-ren arabera, osasunari buruzko datuak bereziki babestutako datuak dira eta horiek bereziki babesteko araudi juridiko bat ezartzen du. Aurretik estatuko legedian jasotako Ley 41/2002, de 14 de noviembre, Básica Reguladora de la autonomía del paciente y de derechos y obligaciones en materia de información y documentación clínica (LBRAP) izeneko legea gure autonomia erkidegoan historia klinikoari buruz osatzen duen araudi nagusia, DPBLO-rekin batera, hauxe da: 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa. Lege horietan garatu eta osatzen da informaziorako eskubidea osasun eremuan.

J.L, L.P, J.Me.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Versión para imprimir (análisis de caso)

Erlazionaturiko Loturak

  1. Bideo-Komiki
EX CATHEDRA

Kopenhageneko biltzarra

Irailaren 16tik 19ra Kopenhagen “XIII Congreso de Trastornos de la Personalidad” izeneko kongresua egin da. Oraingo honetan, BOMSetik (Eva Garnica, psikiatra) ikerketa baten datuen zati bat aurkeztu dugu. Ikerketa Zamudioko Ospitaleko Egonaldi Laburreko Unitatean (UCE2) egin da azken urteetan eta horretan lankide izan ditugu Logroñoko Ospitalea eta Basurtuko Ospitaleko Psikiatria Unitatea (horren buruak, González Torres Doktoreak, ikerketa zuzentzen du, eta berak ere datuak aurkeztu ditu sinposio berean).

Akutuen Unitateetan Pertsonalitatearen Nahasmendu (TPs) kasuetan egiten diren ospitaleratzeei buruzkoa da ikerketa. Horretarako IPDEk duten pazienteak elkarrizketatu ziren (gure unitatearen kasuan BOMSeko Barne Psikologo Egoiliarren laguntzarekin, aurrekoak eta gaur egunekoak: Vital Arce, Jose García, Laura Narro eta Inés Susín), eta datu soziodemografikoak bildu ziren, aurretiazko ospitaleratzearen datuak, alta uneko diagnostikoarenak, eta abar. Gero paziente horien jarraipena egin zen euren bilakaera ezagutzeko, zenbait aldagai kontuan hartuta.

Gure kasuan, datuak sexuz bereizturik aurkeztu genituen, honako tituluarekin (jadanik itzulita): “Diferencias según sexo en pacientes ingresados con Trastornos de la Personalidad”. Izan ere, hiru ospitaleen artean 393 paziente elkarrizketatu dira, horietatik ia erdiak gizonezkoak dira (ez da ohikoa horren kopuru handia egotea TPsko lagin batean). Datu batzuk aurreikusteko modukoak ziren: emakume gehiago izatea Pertsonalitatearen Mugako Nahasmenduak jota, ospitaleratze gehiago izatea, larrialdietako zerbitzuetara bisita gehiago egin izana eta beren buruaz beste egiteko saiakera gehiago egin izana. Gizonezkoen kasuan nabarmentzen da Pertsonalitatearen Nahasmendu Antisoziala, emakumezkoekin alderaturik; alkohol eta droga gehiago kontsumitzen dituzte eta gehiagotan ospitaleratzen dira gogoz kontra, adibide batzuk jartzearren.
Baina datu interesgarrienetakotzat jotzen da TPsen azpi-diagnostiko inportantea, emakumeen heren bati eta gizonen erdiei ere eragiten diena. Horren zergatia azaltzeko hainbat azalpen eta gogoeta interesgarri sortzen dira eta kongresuan mintzagai izan zen.

Bukatzeko, kongresuaren bi kontu nabarmenduko dut: 1) hitzaldietara publikoa erruz joan zen ordutegi guztietan: 650 parte-hartzaileren kongresu batean, bazegoen inor gehiago sartzen ez zen aretorik (batzuk zoruan eserita zeuden), nahiz eta batzuetan 8 sinposio ordu berean izan; 2) Sinposio interesgarri bat, zeinetan Otto Kernbergek, Anthony Batemanek eta Martin Bohusek itxurazko emakumezko paziente bat elkarrizketatzen duten rol play batean, euren terapien zenbait ezaugarri erakusteko asmoz (Transferentziari dagokiona, mentalizazioan oinarritua eta Linehanen dialektika-konduktualari dagokiona, hurrenez hurren.

Eva Garnica.

Kongresuaren programa beheko estekan dago ikusgai:

Erlazionaturiko Loturak

  1. Programa del Congreso

Argazki bilduma

Osakidetzako Pazientearen Segurtasuna Jardunaldia

Anuntze Arana BOMSeko farmazialariak, pazientea ospitaleratzen denean, gure hiru ospitaleetan ezarritako medikazioaren inguruko kontziliazioaren egitaraua aurkeztu zuen, irailaren 30ean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egin zen Pazientearen Segurtasuna Jardunaldian.

Jardunaldian izan ziren Osasun Sailburua eta beste pertsona garrantzitsu batzuk pazientearen segurtasunaren esparruan, hala nola: Tommaso Bellandi eta Jesús María Aranaz. Osakidetzako erakundeen esperientzia batzuk erakutsi ziren, horien artean azpimarratu nahi dugu Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearena, burua-hiltzearen prebentzioaren programa pilotuari buruzkoa Gipuzkoan.

BOMSeko 11 lagun joan ziren ekitaldira, besteak beste, Zaldibarreko eta Zamudioko Ospitaleko segurtasun taldeetako ordezkariak, Andoni de la Torre eta Rosa Maray, hurrenez hurren; eskerrak eman behar dizkiegu horiei guztiei egindako lanagatik.

M.L.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Programa

Erlazionaturiko Loturak

  1. Begiratu berria Irekian

Bekak eman zaizkie XXXI Congreso de Calidad Asistencial izeneko biltzarrera aurkezturiko komunikazioei

Bekak eman zaizkie XXXI Congreso de Calidad Asistencial izeneko biltzarrera aurkezturiko komunikazioei
Congreso de la Asociación Española de Calidad Asistencial (AVCA) izeneko biltzarrera aurkezturiko ahozko bi komunikazioei beka bana eman zaie, Euskadiko profesionalek aurkeztu dituztenetatik 6 onenen artean daudelako. Bietako batek egitasmo sortzaile bat aurkezten zuen, gertakari psikotikoa lehenengoz jasotzen duten pertsonen errekuperazioari buruz. Komunikazio hori Lehenak-eko profesionalek eta BOMSeko berrikuntza taldeak garatu dute Bilbao Ekintzaren bitartez (ekaineko eta iraileko Lmentalak ikusi). Bigarren komunikazioak ezagutzera ematen zuen barneko komunikazioko buletin hau.

Congreso de la Sociedad Española de Calidad Asistencial izeneko biltzarra Valentzian egin zen urriaren 23tik 25era bitartean.

M.L.

Ander Retolazak argitaratu du “Salud Mental y Atención Primaria” liburua

Gure lankide psikiatra Ander Retolaza Balsateguik oraindik orain argitaratu du “Salud Mental y Atención Primaria” liburua (ISBN: 9788494142819), Salud Mental Colectiva (2013) bildumaren baitan.

BOMSetik zoriondu nahi dugu lana burutu izanagatik, seguraski gure profesionalen ezagutza hobetzen lagunduko duena buru nahasmen, ez horren larrietan, eta ohikoagoak diren horietan. Liburuak aztertzen ditu horien konexioak prozesu psikologikoekin, sozialekin eta baita biologikoekin ere. Deskribatzen ditu zeintzuk diren laguntza eskatzeko arrazoiak, nola antolatzen den euren arreta osasun sistema publikoan eta zer egin litekeen hura hobetzeko. Halaber, eztabaidatzen du ondoez psikologiko hori era ezberdinetan adierazteari eta sailkatzeari buruz, eta zein esku- hartzek erakutsi duten eraginkorragoak direla.

Liburuaren amaieran nabarmentzen da esku-hartze terapeutikoaren alderdi etikoen garrantzia.

Laura Alonso
TXOKO-BOMS

Elkarrizketa Andoni Garcíari

Erabateko aldaketa ekarri du Historia Klinikoaren kontzeptuan, tresna korporatibo asistentzialak (eOsabide, Osabide Global, Zaineri, Clinic, SIB…) eguneroko praktika asistentzialean erabiltzeak. Aplikazio horiek asistentziari eskaintzen dizkioten funtzionalitate berriei esker, langile asistentzialek informazio garrantzitsuena eta eguneratuena dute erabaki klinikoak hartzeko.

Hil honetan, Zaldibarko Ospitaleko Historia Klinikoen Artxiboko arduradun Andoni Garciari egiten diogun elkarrizketan jasotzen den moduan, historia klinikoan dagoen informazioak ere bilakaera izan du, eta momentu bakoitzean langileek eskatzen zutenari egokitzen joan da. Andonik historia zahar horietan barneratu denean aurkitutako dokumentu “bitxi” batzuk erakusten dizkigu bere begiratokitik. Historia “bitxi” horiek informazio klinikoa baino gehiago adierazten dute.

Horrek guztiak hausnarketa egitera eraman behar gaitu, eta historia kliniko horiek informazio klinikoaz gain, dokumentu historikotzat ere har ditzakegu; izan ere, Ospitalearen 100 urteko historian, berariazko ingurune batean, gizarteak berak izan duen bilakaera islatzen dute.

E.G.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Elkarrizketa Andoni Garcíari

Argazki bilduma

PERISKOPIOA

Kode Penala berriztatzeko Lege-proiektuaren aurkako erreakzioak

Irailaren 20ko Ministro-kontseiluak Proyecto de Ley de Reforma del Código Penal (Kode Penala berriztatzeko Lege-proiektua) onartu zuen. Delituak egin dituzten gaixo mentalak abordatzean jaso dituen aldaketak direla eta, osasun mentaleko profesionalen eta paziente zein senideen kritika ugari izan ditu proiektuak. Lehenengo testua, Legearen aurreproiektua, aurkeztu zenetik asko agertu dira aurka, adibidez, AEN.

Urrian proiektuaren aurkako ekintzak izan dira. FEAFES-en ustez, gaixotasun mentala duten pertsonen aurkako “erasoa” da eta “inkonstituzionala” da. Eskutitz irekia zuzendu dio Justizia Ministroari eta horrekin batera, zuzenketak eta maiatzean egin duten adierazpena “Neurri terapeutikoak neurri koaktiborik ez erabiltzeko”.

J.Me.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Kode Penala berriztatzeko Lege-proiektua
  2. Kode Penala berriztatzeko Lege-proiektua AEN (Asociación Española de Neuropsiquiatría).
  3. Gaixotasun mentala duten pertsonen elkarteak eta familiak Kode Penala berriztatzeko Lege-proiektuaren aurka
  4. FEAES: Kode Penala berriztatzea dela eta, eskutitz irekia Gallardón Ministroari
  5. FEAESek aurkeztutako zuzenketak
  6. FEAES: Neurri terapeutikoak neurri koaktiboak ez erabiltzeko

70 bat familia hasi dira jasotzen Bioeskolako produktu ekologikoen lehenengo saskiak

Urriaren 1ean aurkeztu ziren BBK Aretoan Bioeskolak landutako produktuen lehenengo sortak. Ortu ekologikoaren proiektuan gaixotasun mentala duten pertsonek eta bazterketa arriskua dutenek egiten dute lan. Aurten, urtearen erdialdea, hasi ziren negutegiak jartzen eta lurra egokitzen. Maiatzean lehenengo landatzeak egin ziren eta uda amaieran lehenengo uztak batu ziren: kalabazinak, tomateak, letxugak eta zerbak, besteak beste.

Bizkaiko 70 familiak, gutxi gorabehera, eman dute izena programa honetan eta hasi dira asteroko sortak jasotzen. Nekazaritza ekologikoak eta jasangarritasunak ezartzen dituen irizpideak kontuan izanda, lantzen dira produktuok. Programaren sustatzaileek adierazi dutenez, 10 eta 16 euro artean balio dute.

M. L.

Erlazionaturiko Loturak

  1. Irakurri berri osoa (Europa Press)

...eta ahate-zaparrada bota zuen!

Itxaron egin behar izan genuen… aurretik Bilboko suhiltzaileek urezko arkuak osatu zituzten, gertakizun handiak apaintzen dituzten horietakoak eta...bat baino gehiago “freskatu“ zuten udaleko zubian. Ahatetxoen zirimiria erortzen hasi zen, ur-bazterrak betetzen zituzten ehunka pertsonen begiradaren aurrean, adi-adi Bilboko itsasadarrean...

J.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. ...eta ahate-zaparrada bota zuen!

Erlazionaturiko Loturak

  1. WOP
  2. ¿Quieres colaborar?
  3. Facebook

Argazki bilduma

LEHENENGO PERTSONAN

Soñando

Aurreko buletinetan ipuin batzuk sartu ditugu, irabazle gertatu direnak “I Concurso de Relatos Breves de la AEN” izeneko lehiaketan, zeinetan 400 kontakizun aurkeztu ziren, buruko gaixotasunarekin harremanen bat duten pertsonek idatzita, pazienteak zein senitartekoak izanik, lagunak edo profesionalak, Espainiakoak edo Latinoamerikakoak. Horien artean batzuk BOMSeko egituraren batetik bultzatu dira.

“Soñando”ren kasua da, Ermuko Eguneko Ospitaletik aurkeztu dena, Eneko Gutiérrez lan-terapeutak bultzaturik.

O.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Relato "Soñando"
BAZEN BEHIN

Heroína

Heroina analgesiko opioide bat da, morfinaren deribatu erdisintetikoa; opioa ateratzen den lo-belarretik sortzen da. Osagai aktiboa diacetilmortina du. Lehenengo aldiz helburu farmakologikoekin sintetizatu zen, baina duen eragin narkotikoa dela eta, erabilera hori baztertu zen eta nerbio-sistema zentralaren droga depresoreen artean sailkatzera igaro zen.

Aurkitzailea C.R. Alder Wright britainiarra izan zen 1874n, eta Bayer laborategiak 1898an merkaturatu zuen “heroina” (“heroica” hitzetik eratorria) izenarekin eztula leuntzeko eta morfinaren ordez erabiltzeko, horren adiktiboa ez zelakoan. 1898 eta 1910 bitartean umeentzako xarabe bezala saltzen zen, eta 1913an Bayerrek ekoizpena eten zuen ekintza-sintomak antzeman zirenean harekin artaturiko pazienteengan; hala ere, oraindik erabiltzen zen helburu terapeutikoekin zenbait lekutan.

Ohar honen alboan agertzen den irudia gure lankide Luis Pachecoren bildumatik hartu da, eta horren lekuko bikaina da.

O.M.

Argazki bilduma

ATSEDENALDIA

Elegía a Iris (Alianza editorial)

Iris Murdoch (1919-1999), idazle nabarmenetakoa da XX. mendeko britainiar narratibaren bigarren erdian. Prestakuntza filosofiko sendoa jaso zuen eta Platonen aditua izatera heldu zen. Saiakerak eta arrakasta handiko eleberriak argitaratu zituen. Bere bizitzaren azken urteetan Alzheimer gaixotasuna garatu zuen eta Oxfordeko zahar egoitza batean hil zen. Hil baino pixka bat lehenago, senarrak, John Bayley filologoak eta idazleak, liburu batzuk idatzi zituen euren bizikidetzari buruz, osasunean eta gaixotasunean. Bayleyen oroitzapenak laster moldatu ziren 2001ean Richard Eyrek zuzendu zuen film batean.. Bertan Kate Winsletek antzeztu zuen Iris Murcock gaztaroan eta Judi Denchek zahartzaroan eta gaixotasunean .

J.M.

Erlazionaturiko Artxiboak

  1. Texto completo del comentario

Don Celes. "Hipnosis IV" (2010)

Luis del Olmo. El Correo. 3 febrero 2010.

Argazki bilduma

KOLABORATZAILEAK

Ale honetan parte hartu dute:

Laura Alonso Pérez (L.A), Garbiñe Apraiz Urigüen, Ainhoa Bilbao Maiza, José M. Díaz Zorrozua (J.D.), Eva Garnica de Cos, Enrique González Arza (E.G.), Eneko Gutiérrez Gómez. Jon Lizarraga Sobrino (J.L.), Mónica López Ortiz (M.L.), Inés Lumbreras Sarasibar, Óscar Martínez Azumendi (O.M.), Josune Martínez Magunacelaya (J.M.), Juan Medrano Albéniz (J.Me.), Luis Pacheco Yáñez (L.P.), Joaquín Ponte Velón (J.P.), Marta Prieto Peraíta, Ainhoa Valenciano González (A.V.).

Erlazionaturiko Loturak

  1. Nola lagundu eta Batzorde editoriala
LOTURAK

> <